XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik ezaitut eregauko, David, esan eustan Mr Murdstone`k.

Entzun egistazu.

Bai, Mr Murdstone, esan neuntson.

Gaiztoa izaten danean jo egiten dot zaldia, edo txakurra, esan eustan.

Makila bategaz joten dot, eta oso gogorki.

Zu gaiztoa izan zara.

Zeure amak senar barri bat daukala jakin dozunean, poztu beharrean, negarrez hasi zara.

Ez zaitez izan gaiztoa barriro edo bestela jo egin zaitut.

Oso gogorki joko zaitut.

Adituten dozu?.

Bai, Mr Murdstone, esan neuntson.

Poztuten naz, esan eban Mr Murdstone'k poztasunbako abotsez.

Zatoz nerekin orain.

Amagana joan ginean eta alkarregaz apaldu gendun.

Apalostean Miss Murdstone (mis Murdstoun, edo Murdstoun neska zaharra) etorri zan.

Hau Mr Murdstone'n arrebea zan, eta antz handia eukan beragaz.

Uleak baltzak eta arpegia hotza ta latza eukozan.

Soinekoa be alaitasunbakoa eukan.

Gelan sartu ta nire begira jarri zan.

Mutiko hau ezta ona!, esan eban, eta abotsa garratz garratza atara eban.

Miss Murdstone gugaz biziten geratu zan.

Goiz jagiten zan beti eta gelarik gela ibilten zan etxeko bazter guztietatik.

Lehenengo eguneko goizean, Clara, esan eutson amari, itzi egizuz neure kontura etxeko arazo guztiak.

Neuk zarpilduko dot etxea.

Amari etxakon gustatu hau.

Behin, neuk be laguntzea gura dot.

Miss Murdstone'k erabagiten dau dana ta nik eztot eukiten zereginik.

Etxat gustetan niri ezer egin barik egotea, esan eban.

Miss Murdstone hasarretu egin zan.